XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); beren ixkilluak apuntatzen zorroztutako ezten-begiratu aiekin beti zerbait zulatzeko zai.

- Nora ote goazti? esan zion Lino'k bere anai Anjel'eri belarrira, bagoiaren astindu batean.

Anjel'ek ez zion erantzun; guardiazibilla zapalaitza bezela begira zeukan eta.

Nora joango gaituk esan zuan bere kolkorako Anjel'ek Donosti'ra.

Gutxin-gutxienez Ondarreta'ra.

Okendo'ko polizi etxera eramaten ez ba'gaituzte!".

Bere aldamenean, Xabale ixilik, mendi gallurretako argiarekin trikornio aien beltza begininietatik garbitu eziñik.

Eta trena burnia bezin ajolakabe, Xabale'ren erriak ikusi gabe.

Bere belar meta tenteen indarra nabaitu gabe; pil-pil eltzeak irakin arazten dituan suaren kea zerura bidean nola zijoan ikusi gabe.

Guardiazibillak bezela, burnia bezela, gizon asko bezela, beste tren guziak bezela, ta-pa-ta-pa....

Eta tren mixtoaren azkenengo bagoi beltz artan, triki-triki, xiz... kan-klar: iru gizon eta bi guardiazibil.

Guardiazibillak beren fusillekin, zai.

Iru gizonak, geldik; bañan iñork galerazi ezin duan gizon-lan bat egiten: pentsatzen.

Ai!... trikornio azpi aietatik zeletaka zauden ezten-begiratu zorrotz aiek buruak barrunda al'ba'lituzteke!....

Nola jauzi ziran?.

Ara galdera!.

Xabale berak ba'leki!....